Letra Txikia. Liburutegi Bizi baten jatorria. Edizioa: Uharte Arte Garaikidearen Zentroa [12€]
Hizkuntzak: gaztelania / euskara Testuak: Belén Álvarez, Lola Azparren eta Blas Campos Orrialdeak: 95 ISBN:978-84-617-4665-1 Formatua: 21,5×18,5
Hizkuntzak: gaztelania / euskara Testuak: Belén Álvarez, Lola Azparren eta Blas Campos Orrialdeak: 95 ISBN:978-84-617-4665-1 Formatua: 21,5×18,5
Uharte Zentroak gaur hasi du parte hartze prozesu bat komunitate artistikoaren eragileekin. Prozesu honen helburua kolektibo hauen beharrizanak hautematea eta definitzea da, Nafarroako praktika artistiko garaikideen esparruan. Horretaz gain, harreman sare egonkorrak sortu nahi ditu prozesuak, Uharte Zentroaren gune fisikoaz harago. Eskaera hauei erantzuteko ekintza zehatzak eta proposamenen diseinuak eginen dira.
Uharte Zentroak eta hablarenarte:-k Ingalaterra, Finlandia, Hungaria edo Irlandako artistentzat nazioarteko egonaldia egiteko deialdia ireki berri dute. Helburua Uharte Zentroaren arkitektura birdefinitzen lagunduko duen ikerketa bat egitea da. Proposamena 1+2 hilabeteko erresidentzia da; hau da, lehenengo fase bat 2017. urteko urtarriletik otsailera izanen da eta bigarrena 2017ko apiriletik ekainera. Deialdia Collaborative Arts Partnership Programme (CAPP) jardueren parte da, eta artistei, arkitektoei, soziologoei, gizarte langileei edota kultur agenteei bideratura dago elkarlanean aritzeko.
Autorretratuak, kartelak eta argazki-muntaketak, buru eskultoriko bat… Sorkuntza lan horiek guztiak egiteko inspirazio-iturria Manolo Valdés artistaren eta Equipo Crónica taldearen lanak izanen dira. Sorkuntza, kontakizunak eta artea.
Argazkiarekin eta ikusizko hizkuntzarekin esperimentatzeko tailerra, zianotipia deritzon teknika aitzindaria berreskuratuz; hots, argia erabiliz, irudiak paperera lekualdatzea da. Zian urdinaren misterioa zertan datzan aurkitzeko.
Abuztu honetan, Huarte Zentroan, 5 eta 18 urte artekoa bazara, ziur jarduera bat aurkituko duzula zuretzat, haur eta gazte tailerrak eginen baitira, ilustrazioa egiteko, arte gune batean abentura bat bizitzeko, hizkuntza plastikoak aztertzeko, zianotipiak zer diren jakiteko, zure ametsak serigrafiatzeko, edota teknologia eta arte sorkuntza uztartzeko. Emazu izena eta etorri goizak gurekin pasatzera!
Topaketa sortzaileekin, edizioa eta ilustrazioa zuzenean, pop up, proiektuak ikuskatzea, eskuzko inprimatze motak lantzeko tailerrak, azoka ttipia eta kontzertua, AutoEdit II erakusketaren karira, eta erakusketa bera ikusgai. Den-dena autoedizioaren alde! Zatoz AutoEdit Festara.
Topaketa sortzaileekin, edizioa eta ilustrazioa zuzenean, pop up, proiektuak ikuskatzea, eskuzko inprimatze motak lantzeko tailerrak, azoka ttipia eta kontzertua, AutoEdit II erakusketaren karira, eta erakusketa bera ikusgai. Den-dena autoedizioaren alde! Zatoz AutoEdit Festara.
Ostegun honetan, 20:00etan, Huarte Zentroan, Miren Pastorrek BookJockey saio bat eginen du argazkiaz eta generoaz, emakume argazkilarien figura aldarrikatzeko. Saio esperimentala da, eta argazki-liburuak, irudiak eta klipak eman eta erakutsiko dira.
Larunbatean, ekainak 18, 9: 30etan, Autoedit Festa programaren barruan, Iruñeko taldeen eskuetan dagoen hirurogeita hamarreko hamarkadan Thursday’s Pussy Dogs, fresko eta psikodeliko bat gozatzeko gonbidatzen zaitugu, Haritz Orgasm. Atsegina gara auto-argitalpen jaialdiaren zain!